Xabier Salillasek sasoi betean hasi du aurtengo denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 2a, 02:00

Xabier Salillas ultrafondoko atleta hernaniarrak 100km-ko lasterketa internazionalean hartu zuen parte Calellan (Bartzelona) eta 3garren postuan geratu zen. Bere mailan, berriz, lehenengoa. Horrez gain, bere marka pertsonal berria egin zuen: 9 ordu eta 40 minutu. Lasterketa oso gogorra izan zen izugarrizko beroa egiten zuelako eta 80km/orduko haizea ibili zelako. Oztopo meteorologikoez gain, arazo fisikoak izan zituen; izan ere, hankeko behatz potoloak arazoak eman zizkion. Dena dela, arazo eta oztopo guztiei aurre egin, eta sekulako emaitza lortu zuen denboraldiko lehenengo saioan. Denborak honakoak izan ziren: lehenengoak 8 ordu eta 31 minututan korritu zuen; bigarrenak 9 ordu eta 31 minututan; eta hirugarrenak, hau da, Salillasek 9 ordu eta 40 minututan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!