Mendizabal IIa Argoteren aurka bihar

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 2a, 02:00

Norgehiagoka Zarauzko Aritzbatalde pelotalekuan izango da, 17:00etan.

banakako Promozio Txa­­pelketa martxan da eta bihar final zortzirenetako lehe­nengo partiduak jokatuko dira. Horien artean, Oier Mendizabalek jokatuko du. Argote izango du aurrez aurre, Zarauzko Aritzbatal­de pelotalekuan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Leiza eta Olaetxea ere bihar neurtuko dira, Aritz­batalden.

Retegi BI, Beroiz eta Zubieta final laurdenetan
Guztira 15 pelotari ari dira lehian txapelketan. Ase­garce en­presatik 9: Men­dizabal IIa, Argote, Arretxe IIa, Ibai Za­ba­la, Iza, Leiza, Olaetxea, Pe­ñagarikano eta Urrutikoe­txe­a. Aspetik, be­rriz 6: Aritz Lasa, Be­roiz, Cabrerizo, Me­rino, Re­te­gi BI eta Zubieta. Dagoe­neko final laurdenetan daude Re­te­gi BI, Beroiz eta Zubieta. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!