Kontzentrazioa Zinkoenean «presoen eskubideen alde»

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 2a, 02:00

Gaur, ostiralero bezala, Her­naniko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, kon­tzentrazioa egingo da «presoen eskubideak aldarrikatzeko». Gaixo larriak eta kondena osoa betea duten presoak etxera izango da leloa. Ho­rrez gain, AAMk jakinarazi du Fleuryko espe­txeko 5 modulokoek bukatu dutela beren borrokaldia eta iraun duen bitartean, Joanes Larretxea hernaniarrak 11 kilo galdu dituela 4 asteko gose greban. «Eskatzen zuten bakarra zen eguneroko erregimenean duintasuna. Honaino iristera behartuak ikusten dira gure senideak oinarrizko eskubideak defendatzeko», azaldu dute. Hori horrela, dei egin diete herritarrei eurekin batera hori guztia salatzeko eta kontzentrazioan parte hartze­ko. 20:00etan Zinkoenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!