Galarreta enpresak herenegun bukatu zuen 40 urtetako ibilbidea eta agur ezinhobea eman zioten partidu nagusiarekin. Bertan, Ezkurra-Lizaso eta Zeberio II-San Miguel izan ziren aurrez aurre eta laurek final baten moduko partidua jokatu zuten. Ezkurra eta Lizasok irabazi zuten 40-35. Ezkurrak sekulako ikuskizuna eman zuen. 70 minutuko partidua izan zen eta Galarretako ikusleek txalo zaparradarekin saritu zuten oroitzapenean geratuko den partidua. Hemendik aurrera, erremontea Maxi Sámper enpresari nafarraren esku geratuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!