Taldekideak Oiartzunen izan ziren joan den asteburuan eta igande honetan Berrobira joango dira.

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 2a, 02:00

JOCC Zikuñako Ama zikloturista taldeak Oiartzungo Altzibar auzora egin zuen irteera joan den asteburuan. Bertaratutako asko bizikletan gehiago ibiltzeko gogoz geratu eta Donibane Lohitzuneraino jarraitu zuten. Asteburu honi dagokionez, alebinek ez dute lehiaketarik izango, baina helduek igandero bezala, irteera antolatu dute. Berrobira joango dira. Hitzordua: 08:30etan Zinkoenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!