Imanol ‘Paollak’ eutsi dio ‘Larrak’ botatako desafioari

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 2a, 02:00

Biak aizkoran eta korrika neurtuko dira San Antonio jaietan; eguna zehazteko dago. Jokoan dagoena honakoa: 600 euro alde bakoitzeko eta afaria.

Jon Larrañagak Larrak desa­fioa botea zuen aizkoran eta korrika aritzeko datozen San Antonioetan, eta desafioari eutsi dionik bada: Imanol Paolla. San Antonioetan jokatuko da apustua, baina egu­na zehazteko dago oraindik.

60 ontzako 2 enbor eta 4 kanaerdiko; eta 6km korrika

Eginbeharreko lana honakoa dute: aizkoran, bi enbor 60 ontzako eta lau kanaerdiko. Korrika be­rriz, 6km egin beharko dituzte. Ereñotzuko futbol zelaian izango da ikuskizuna.

600 euro eta afaria

Jokoan dutena ere ez da hus­ke­ria:  600 euro alde bakoitze­­ko eta afaria, hain zuzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!