Gaur, Ostiral Santua, Gurutz-bidea eta Pasioa ospatuko dira. Gurutz-bidea Santa Barbaran gora egingo dute goizeko 08:30etan abiatuta.
urtero bezala, gaur, Ostiral Santua izanda, Gurutz-bidea egingo dute hainbat herritarrek Santa Barbaran gora. Plazatik 08:30etan abiatuko dira eta ermitarainoko bidean, Jesusek hil aurretik Golgota mendira egin zuen kalbarioa gogoratuko dute. Gurutz-bidean 14 geldialdi egingo dituzte Jesusek bizitutako pasadizoak gogoratzeko eta otoitz egiteko.
Horrez gain, elizkizunak izango dira, Ereñotzun 09:00etan eta San Joan Bataiatzailean 11:00etan. Arratsaldean, berriz, Jesusen Pasioa ekarriko dute gogora. Ereñotzun 18:00etan, San Joan Bataiatzailean 18:30etan eta Agustinetan 19:00etan.
Bihar Pazko Gaubeila eta etzi Meza Nagusiak
Bihar eta etzi ere elizkizunak izango dira herriko parrokietan. Bihar arratsaldean, Pazko Gaubeila ospatuko dute eta etzi, Pazko Igandean, Aste Santuko egun haundia izango da. Jesus berpiztu izana ospatzeko, Meza Nagusiak izango dira goizez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!