Ibilgailuen zerga eta Uraren tasa ordaintzeko azken eguna ostirala

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 5a, 02:00

2010eko ibilgailuen zerga eta 2009ko hirugarren lauhileko ur hornidura tasa ordaintzeko azken eguna ostirala da. Ho­rrez gain, Udalak jakinarazi du helbideratuta dauden erreziboak epearen azken egunean kobratuko dituztela. Helbi­deratu gabekoak, berriz, etxean erreziborik jaso ez duenak, epea bukatu aurretik, Udaletxeko Bilketa bulegotik pasa beharko du kopia bat jasotzera (1. pisua, eskubitara). ordainketa egiteko entitateak honakoak dira: Kutxa, Euskadiko Kutxa, BBVA, La Caixa, Banco Vasconia, Ban­koa, Banco Guipuz­coano, Santander, Caja Rural eta Caixa Catalunya.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!