Haurrentzako tailerrak datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 1a, 02:00

Astigarragako kultur etxean haurrentzako tailerrak izango dira apirilaren 6tik 9ra bitarte, hau da, datorren asteartetik ostiralera. Goizetan, 11:30etatik 13:00etara Baratzea balkoian tailerra izango da. Arratsaldetan, berriz, 16:00etatik 17:30etara Fruta-gozogintza tailerra eta 17:30etatik 19:00etara Mimika. Tailer bakoitzaren iraupena 6 ordukoa da eta prezioa 12 eurokoa. Izena kultur etxean eman behar da edo telefono honetara deituta: 943 335 064.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!