Hernanik indarberrituta hasi ditu oporrak Arrasateri 0-1 irabazi ondoren

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 1a, 02:00

Erregional Ohorezko mailan, Hernanik atzeratutako partidua jokatu zuen herenegun Arrasateren aurka eta pauso garrantzitsua eman zuen 0-1 irabazita. Jon Erkiziak sartu zuen gola, lehenengo zatian bertan. Txuri-berdeek partidu polita jokatu zuten, batez ere, lehenengo zatian, eta aukera ugari izan zituzten. Bigarren zatian gehixeago sufritu zuten. Hernani nahiko larri zebilen azken aldian eta oporren aurreko garaipen hau ondo baino hobeto etorri zaio. Azaldu dute oporretatik bueltan indarberrituta eta ilusioarekin ekingo dietela jardunaldiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!