Ibilgailuen zerga eta Uraren tasa ordaintzeko azken eguna hilaren 9a

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 1a, 02:00

Udalak gogorarazi du apirilaren 9a, ostirala dela azken eguna 2010eko Ibilgailuen Zerga eta 2009ko hirugarren lauhileko Ur hornidura Tasa ordaintzeko. Horrez gain, jakinarazi du helbideratuta dauden erreziboak epearen azken egunean kobratuko dituztela. Helbideratu gabekoak, berriz, etxean erreziborik jaso ez duenak, epea bukatu aurretik, Udaletxeko Bilketa bulegotik pasa beharko du kopia bat jasotzera (1. pisua, eskubitara). Ordainketa egiteko entitateak honakoak dira: Kutxa, Euskadiko Kutxa, BBVA, La Caixa, Banco Vasconia, Bankoa, Banco Guipuzcoano, Santander, Caja Rural eta Caixa Catalunya.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!