«Diputazioak ekipatu behar du edifizioa, baina denbora pasatzen uzten ari da»

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 4a, 02:00

Obrak bukatu dira. Kontua da, eraikina hutsa dagoela, eta erabiltzen hasteko ekipatu egin behar dela. 200.000 euro kostako litzateke hori, eta Udalaren esanetan Dipu­ta­zioak beregain hartu beharreko gastua da, Zaharren Egoi­tza eta Eguneko Zentroa ha­ren konpetentzia direlako. «Apartamenduak eta etxebizitzak gure konpetentzia dira, eta geuk ekipatuko ditugu».
Guztira 6.700.000 euroko gastua izan du obrak. Horie­tatik %33 Hernaniko Uda­lak jarri ditu, %67 Di­pu­tazioak. Berez, Udalak %25 jarri behar zituen, eta Dipu­ta­zioak %75. Kontu batzuk direla medio,  ordea, aurreikusi baino gehiago ordaindu du Udalak.  

«Behar baino gehiago ari gara jartzen urtero»

Konpetentziak zein diren nahikoa garbi dago: Zaharren Egoitza eta Eguneko Zentroa Gipuzkoako Diputazioaren konpetentzia dira. Etxebizi­tzak eta apartamendu tutelatuak berriz, Hernaniko Uda­la­renak. Marian Beitialarran­goi­tiak adierazi duenez, ordea, Hernaniko Udala urtero ari da jartzen tokatzen zaiona baino diru gehiago.
«Batetik, obrak iraun duen bitartean, egoitza zaharrean jende gutxiago eduki behar izan dugu, obrak zirela eta. Horrek ingreso gutxiago eman dio Hernaniko Udalari, 120.000 euro inguru. Eta bestetik, Zaharren Egoitzarako Herna­niko Udalak beti jarri izan du diru bat; 2008an 1.150.000 euro, 2009an 1.200.000 euro, eta 2010ean 1.400.000 euro. Hori, berez, ez luke jarri behar, baina jarri egiten du, urteetan horrela izan delako; eta urte batzuetan horrela beharko du, Dipu­ta­zioak ezin duelako asu­mitu urte batetik bestera».  
Dena dela, Beitialarran­goi­tiaren esanetan, pixkanaka, Diputazioak berea den gastu hori asumitzen joan beharko du, modu mailakatu batean bada ere. «16 egoitza eta herri daude Gipuzkoan egoera ho­rretan. EUDELek salatu izan du hori, eta Dipu­ta­zioak neurri batean onartu du horrela behar duela. Iaz 500.000 euro eman zituen par­txeo moduan, eta noizbait  finantziazio plan osoa egin beharko dute».

«Krisi garaia da eta ezin dugu
asumitu gurea ez den beste gastu bat»

Zaharren Egoitza eta Eguneko Zentroa ekipatzea 200.000 euro inguru kostako dela adierazi dute Udal arduradunek, eta Hernaniko Udalak ezin duela beste gastu bat asumitu, berea ez dena. «Orain arte gauzak errazagoak izan dira, baina krisi garaian gaude, eta ezin dugu asumitu gurea ez den beste gastu bat».

«Kezkatuta gaude, batez ere erabiltzaileengatik»
Egoerak horrela jarraitzen badu, ez dago esaterik noiz irekiko duten eraikin berria, eta horrek kezkatuta dauzka udal arduradunak. «Momentu ho­netan ezin dugu esan noiz irekiko den. Oso kezkatuta gau­de, eta Aste Santu ondorenean bilera deituta daukagu erabil­tzaileekin eta familiekin, egoera zertan den azaltzeko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!