gaur Ostegun Santua dela eta, Jaunaren Azken Afaria gogoratzeko elizkizunak izango dira: Ereñotzuko parrokian 18:00etan; Agustinetan 19:00etan; eta San Jose Langilea parrokian 19:30etan. Igandera bitarte egunero izango dira elizkizunak.
Hala, bihar, Ostiral Santua, Gurutz-bidea eta Pasioa ospatuko dituzte herriko parrokietan. Ohi bezala, Santa Barbarara egingo dute Gurutzbidea, goizeko 08:30etan abiatuta. Goizean, elizkizunak izango dira: Ereñotzun 09:00etan eta San Joan Bataiatzailean 11:00etan.
Pasio ospakizuna, berriz, arratsaldean izango da: Ereñotzun 18:00etan; San Joan Bataiatzailean 18:30etan; eta Agustinetan 19:00etan.
Etzi, Larunbat Santua, Pazko Gaubeila izango da eta elizkizunak izango dira arratsaldean. Ereñotzun eta Agustinetan 19:00etan; eta San Joan Bataiatzailean, 20:00etan (bataioak). Azken horretan, aitortzak egin ahal izango dira 18:00etatik 19:00etara.
Pazko Igandean Meza Nagusiak izango dira: Agustinetan 09:00etan; Ereñotzun 10:00etan; San Jose Langilean 11:00etan (bataioak izango dira); eta San Joan Bataiatzailean 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!