Zaharren Egoitza berria bukatua dago, Diputazioak ekipamendua jarri zain

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 1a, 02:00

zaharren Egoitza anplia­tze­ko lanak bukatu dituzte. Atzo zuten azken eguna, ofizialki, lanak bukatzeko, eta hala egin dituzte. Edifizio berriak, 6 pisu ditu, eta hor dijoaz: Zaharren Egoitzako anpliazioa (1, 2, 3 pisuak), Egu­­neko Zentroa, lau etxebizitza eta 13 apartamendu tu­te­latu (0, -1,-2 pisuak). Obrak bukatu dituzte. Edi­fizioa egina dago, baina hu­tsa. Ekipamenduak falta ditu. Eta badirudi horrek atze­ratu egin dezakeela irekitzeko epea. Izan ere, Za­ha­rren Egoitza eta Eguneko Zentroa, konpeten­tziaz, Di­pu­t­azioarenak dira, eta ekipamenduak hark jarri beharko lituzke, edo finan­tziatu.


Zaharren Egoitzak 111 plaza, lehen bezala
Hiru pisu izango ditu Za­ha­rren Egoitza berriak, eta lehengo edifizioarekin lotuta egongo da. Legeak agintzen zuelako egin da anpliazioa, eta pla­za kopurua ez da gehituko: orain bezalaxe, 111 plaza izango ditu, bi eraikinetan banatuta. Plaza gehiago izango di­tuena Eguneko Zentroa izango da. Lehengo 30 plazak mantendu egingo dira eta beste 20 lagunentzako lekua egin dute edifizio berrian. 13 apartamendu tutelatu egin dituzte: 30 m2koak. Eta etxebizitzak 4 izango dira:  80 m2 ingurukoak.


Diputazioaren zain
Edifizioa ekipatzea falta da, behin betiko irekitzeko, eta badirudi hori atzeratu egin daitekeela pixka bat. Izan ere, konpetentziz, Zaharren Egoi­­tza eta Eguneko Zentroa Dipu­ta­zioarenak dira, eta oraingoz ez du erantzunik eman. Udal arduradunek diotenez, «lehendik ere Udalak dagokiona bai­no diru gehiago jarria du, eta orain, Diputazioa da dagokion pausoa eman behar duena».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!