Astigarragako eta Oreretako Udalek helegitea aurkeztu dute Donostiako Epaitegian eta eskatzen dute bertan behera uzteko Hernaniko Udalak lortu dituen akordioak Atez Ateko sistema ezartzeko. Beraien esanetan, «patzuergoko azpiegiturak ugarituko dira eta horrek diru publikoa xahutuko du».
Hernaniko EAJ-PNV eta Hamaikabat alderdiek jakinarazi dutenez, helegite horrekin bat egiten dute: «uste dugu prozesuak akatsak dituela eta ez direla betetzen ari San Markos Mankomunitateak bere estatutuetan biltzen duena.
Irregulartasunak
Helegitearekin bat egiteko arrazoiak irregulartasunak direla azaldu dute: «Irregulartasunak nagusi dira Atez Atekorako materialen kontratazioan, Ordenantzan, jabetza pribatuaren erabileran zintzilikatzekoak jartzerakoan eta hondakinak biltzeko konpetentziak berreskuratzeko emandako pausoetan.