Datu esanguratsu ugari jardunaldietan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 31a, 02:00

Atez Ateko hondakin bilketa, Zero Zaborrerako bidean jardunaldien barruan, Katalu­niako eta Italiako bina adituk beren esperien­tzien be­rri eman zuten Hernanin, la­run­­­ba­tean. Ka­ta­lu­niatik Josep Maria Tost eta Assunta Boba Caballé etorri ziren eta Italiatik Roberto Cavallo eta Rossano Ercolini. «Atez Atekoa sistemarik onena da hondakinen arazoari erantzuteko, datuek begibistan uz­ten dute: %65-85 artean berreskuratzen da eta zenbait herritan gehiago ere bai». Argi azaldu zuen Tostek, Asso­ciació de Municipis Cata­lans per á la Recollida Porta a Porta elkarteko lehendakariak eta CiU alderditik Riude­can­yes-ko alkatea de­nak eta Di­pu­tatua ere izanak. Dauden to­­pikoak ere gezurrak zirela azaldu zuen eta, besteak bes­te, ez dela herri txikientzako soilik. «Katalunian ia 100 he­rritan dago Atez Atekoa, ia 400.000 biztanlek egiten du­te». Katalunian orain dela 10 urtetik dago martxan. Italian oinarritu ziren, eta han, 8 milioi pertsonek egiten dute egun Atez Ateko estriktoa; hau da, Hernanin jarri nahi dena. Mixtoa, nolabait esateko, 6 milioi gehiagok.


«Ez da ideologia kontua»
Bi herrialdeetako adituek argi utzi zuten Atez Atekoa ez dela ideologia kontua eta onartezina dela politikoki honekin joka­tzea. Arrakasta hor dagoela azaldu zuten: «hasieran aurkariak izan arren, orain alderdi guztiek egin duten apustua da eta herritarrak harro daude Atez Atekoa egiten dutelako». Ahalik eta zaborrik gutxiena sortzea helburu Helburua birziklatzeaz gain, ahalik eta zaborrik gutxiena sortzea dela azaldu zuten. Eta Atez Atekoarekin hori gerta­tzen dela. «Ohiturak aldatu egiten dira eta beste modu batera erosten hasten da. Jendea kontzientziatu eta berrerabili daitekeen materiala erabiltzen hasten da». Europatik datorren ekotasen direktiba ere izan zuten aho­tan. Hondakinak behar be­zala bereizten ez dituztenak pe­na­lizatu egiten ditu eta behar bezala bereizten dituztenak sa­ritu. Tasa horiek ezar­tzea ga­rrantzitsua dela azaldu zuten. Tosten hitzaldiaren bideoa zerozabor.ning.­com helbidean ikusi daiteke eta jardunaldiei buruzko informazio gehiago ere bai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!