Hernaniko familia erdiek etxean dituzte kubo marroiak

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 31a, 02:00

etengabekoa da kubo ma­rroien banaketa. Atez Ate­ko hondakin bilketa egiteko era­biliko diren kubo ma­rroiak banatzen hasi ziren joan den asteko asteartean Hernanin, eta ordutik, familia erdiek jaso dituzte, Udalak jakinarazi duenez. 3.789tik gora kubo Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, astebetean, 3.789 ku­bo banatu dira, hortaz, Herna­ni­ko familien ia %50ak hartu du­te dagoeneko materiala. Ku­boe­kin batera ere, jasotzen du­te imana eta Atez Ateko bilketa egiteko gida. Bide batez, bai­ta ere, herritarrei argibideak ematen zaizkie dituzten za­lantzen eta galderen inguruan. Alkatea: «hernaniarren portaera eredugarria da» Marian Beitialarrangoitia Her­na­ni­ko alkateak egin dituen adierazpenen arabera, hernaniarren portaera eredugarria da: «ho­nek adierazten du he­rri­tarren gehiengo haundi ba­tek bilketa Atez Ate egitearen aldeko hautua egin duela». Horrez gain, Alkateak esan du badakiela Atez Ate­koak za­­lan­tzak sortzen dituela he­rri­tar batzuengan: «za­lan­tzak izan arren, badakit sistemarekin has­ten direnean zalantzak uxatu egingo direla, eta emaitzak ikusgarriak izango direla. Hernaniarra herritar heldua da, eta nahi du hondakinei emango zaien irtenbidea ingurumena hondatuko ez duena izatea, eta gure osasunari kalterik eragingo ez diona». Kuboen banaketak apirilaren 17ra arte egingo dira, Atez Ateko bulegoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!