Aurreko urteetako joerari jarraituta Mediterraneo eta Kanarietara edota Europan barrena doaz hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 31a, 02:00

Aste Santuko oporrak aprobetxatuta, hernaniar mordoa joango da egunotan herritik kanpo, lasaitasun edota eguzki pixka baten bila. Kronikak Hernani Bidaiak agentziarekin hitz egin du eta azaldutakoaren arabera, aurreko urteetako joerei eutsi die hernaniarrek, orokorrean. «Gehienak Landetara eta kostara doaz. Pazkoko astean, batez ere, Mediterra­neora, hau da, Salou eta Cambrilsera. Benidorm ere oso ondo saldu da aurten. Eta Kanarietara ere joango da jendea, kasu honetan, Tenerife eta Lanzarotera», azaldu du Begoña Lujanbiok.  
Estatutik kanpo, Europan barrena ere jende dexente mugituko dela aipatu du: «toki klasikoetara, hala nola, Londres, Paris, Roma, Praga eta Berlin».

Aurten prezio hobeak
Astebeteko oporrak izanda, beste kontinentetara bidaia­tzeko ere aprobetxatuko dute zenbaitzuk; «izan ere, aurten prezio hobeak daude, beste urte batzuetan ikusten ez direnak», nabarmendu du Lujan­biok. Kruzeroak ere, ohi bezala saldu direla gaineratu du.

Hernanira Katalunia eta Madriletik, batez ere

Oporretan herritik kanpo joa­ten dira batzuk eta beste ba­tzuk herria ezagutzera etorri. Alde horretatik egoera zein den ezagutzeko, Harro­bi eta Txintxua hoteletan eta Pardiola nekazalturismoan galdetu du Kronikak. Oroko­rrean azaldu dutenez, Aste Santu ona espero dute. Par­dio­lan esaterako, dena beteta dute eta ia egunero 20 dei jasotzen di­tuz­te. Diotenez, sagardotegiek asko laguntzen dute.
Harrobi ere, gela bat ezik, betea dute. «Santiago bidea egiten dutenak hasi dira etortzen», azaldu dute.
Txintxua hotelean gela batzuk libre daude oraindik, baina ostegunetik aurrera betetzen hastea espero dute. Beraien kasuan, erreserbak pixka bat beranduago hasi direla diote.
Bezeroak nongoak diren galdetuta, denen kasuan, Ka­taluniakoak eta Madrile­koak dira gehiengoak. Eta tartean, Anda­luziakoak eta Valen­tzia­­koak ere badira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!