Joan den asteburuan Estatu espainiarreko autokross txapelketa jokatu zen Terueleko Alcañiz herrian. Iker Lujanbio hernaniarra bertan izan zen, bere Silvercar kotxearekin. 55 partehartzaile izan ziren eta larunbatean entrenamendua izan zute; Lujanbiok 7garren denbora egin zuen. Arratsaldean sailkapeneko manga korritu zuten, eta Lujanbiok 3garren postua egin zuen. Igande goizean berriz, bigarren sailkapen manga korritu zuten, eta hernaniarrak denbora onena egin zuen. Hasierako 55 pilotoetatik 15 bakarrik sailkatu ziren, eta Lujanbio 4garren postuan geratu zen sailkapenean. Finala igande eguerdian jokatu zen, eta podiumetik oso gertu ibili zen; laugarren egin zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!