Maria Ruiz, Urumea ikastolakoa, Hernaniko onena SMS lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 30a, 02:00

Joan den otsailean hitzaldiak izan ziren Urumea eta Elizatxo ikastoletan, DBHko mailetan, Adur Larrea komikigilearen eskutik. Hitzaldiaren bueltan, osagarri gisa, SMS lehiaketa antolatu zuten, eta Buruntzaldeko ikasleek hartu zuten parte. Herri bakoitzeko sari bat banatu zuten, sakeleko telefono bat, eta Hernaniko irabazlea Maria Ruiz izan zen, Urumea ikastolakoa. Lehiaketan, Buruntzaldean, 85 ikaslek hartu zuten parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!