Ostiralean, Euskal Herriko gazte independentistek antolatuta, GaztEHerria eguna izango da Durangon, eta Hernaniko gazteek bertara joateko dei egin dute «alderdikeriak alde batera utzita». Horretarako, autobusa jarri dute. Goizeko 09:15etan aterako da Hernanitik eta buelta 05:30etan izango da. Garinen eman behar da izena. Ekitaldirako sarrerak ere, bertan daude salgai, 20 euroan (bazkaria aparte). Autobusa debalde da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!