Komunikazioa, kalitatea eta web orriak indartzea, aurtengo helburuak

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 30a, 02:00

Dobera Euskara Elkarteak Batzar Orokorra egin zuen joan den ostiralean, eta bertan, iaz­ko memoriaren berri emateaz gain, aurtengo egitasmoak zein­­­tzuk diren azaldu zituzten. Doberak komunikazioaren ar­loa indartzea du helburu eta ho­rretarako, web orrian da­­go­en Bazkideen txokoa indar­­tzen saiatuko da; eta baita blogak ere. Horre­gatik, Elurnet en­pre­sarekin ari da lanean, diseinua eta funtzionaltasuna alda­tzeko.
Hernaniko Kronikak, be­rriz, kalitateko informazioa ema­tearen al­deko apustua egin du azken urteetan bezala, eta web orrian be­rri­kun­tzak izango dira: RSS-a eta Burun­tzal­deko Agenda Ba­te­ratua.

Egitasmoen inguruko
hausnarketa eta balorazio sakona helburu

Doberak barne komunikazioa eta bazkideen zein herritarren parte hartzea bultza­tzeaz gain, aurrera eramaten dituen egitasmoen inguruko hausnarketa eta balorazio sakona egitea du helburu. Eta egitasmoei lotuta, horietako zenbait indartu beharra ikusten du, hala nola, Gure Artean Euskaraz. «Egitasmo honek duen garrantziaz jabetuta, 2010ean bultzada haundi bat eman nahi diogu, he­rriko beste eragileekin elkarlanean eta kanpaina indartsu batez lagunduta», azaldu du.
Horrez gain, egitasmoaren beste adar bat sortzea da­rabilkite buruan: «ideia zirri­bo­rroa da oraindik, baina hika hitz egiteko taldea sor­tzea pentsatu dugu», argitu du.
Baita ere, Doberak ahalegin berezia egingo du aur­ten, alde batetik, herrian euskaraz egiteko dauden aukerak definitzen eta horiek zabal­tzen, eta bestetik, euskarazko kultur produkzioak, ikastaroak eta zerbitzuak eskaintzen.

Eskelen eta Iragarki Merkeen atalak gehitzea, www.kronika.net-en asmoa
Kronikak produktuaren kalitatea hobetzeko, langileen for­mazioan inbertitzeko as­moa du eta kolaboratzaileekin la­nean jarraitzekoa ere bai, besteak beste. Horrez gain, web orriari begira dago eta aurrez esan bezala, RSS-a eta Burun­tzal­deko Agenda Bate­ratua eran­tsiko dizkio. Baina aurtengo egitasmoen artean, ba­di­tu bes­te ideia batzuk ere. Publi­zitatearekin lotuta, bi atal berri sortu nahi ditu web orrian: alde batetik, Eskelen­tzako atala, eta bestetik, Ira­garki Merkeentzako atala.

Gustora aurreko urtearekin
Doberak eta Kronikak balan­tze positiboa egin dute aurreko urteari begira. Oraindik egiteko asko egon arren, gustora dago Dobera iaz egindako egitasmoekin eta lortutako emai­tzekin.
Kronikari dagokionez, pro­­duktua sendotzeko urtea izan dela dio eta honako da­tuak na­barmendu ditu: «4.000 ale bai­no gehiago banatzen dira eta gora doa joera. 18.500 biztanletik, 12.000-15.000 he­rri­tarrek irakurtzen dute Kro­nika, eta interneteko sarrerei dagokienez, iaz baino 50 bisita gehiago ditugu egunean, 650 inguru. Horrez gain, ge­ro eta gehiago dira Kronikan zuzenean parte hartzen du­ten taldeak».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!