Hernanik irabazi, eta igoera promozioa jokatuko du apirila bukaeran

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 29a, 02:00

Hernaniko mutilen taldeak irabazi egin zuen atzo ere, 6-8, Easo taldearen kontra, eta hirugarren geratu da sailkapenean, Euskal Herriko 2.mailan. Horrek igoera promozioa jokatzeko aukera eman die hernaniarrei. Bi partidutara jokatuko da, eta apirila bukaeran dute lehendabiziko partidua, Euskal Herriko 1. mailako azken hirugarrenaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!