Musika Bandak beste kontzertu jendetsu bat eskaini zuen atzo udaletxeko Arkupeetan. Arkupeak bete egin ziren beti ohi bezala, eta kanpotik adi entzuten ere jendea egon zen, hartarakoxe giroa baitzegoen atzo Plaza inguruan.
«Pelikuletako musika» iruditu zitzaion han zegoen mutil-koskor bati; amari esan zionez. Sei musika obra izan ziren «giro hori» sortu zutenak: Carriquiri, Caballeria Ligera, When Kings Go Forth, St.Luis blues, Batman, eta Tomas Rekondo.