Udaran Saharako umeak etxean hartzeko izena eman daiteke dagoeneko. Egitasmoak Oporrak bakean 2010 du izena, eta helburua da Saharako errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren haurrek bi hilabete pasatzea Hernaniko familien etxean.
Umeak Hernanira ekartzearekin, Lankidetza Sailak bilatzen du haurrak basamortuko girotik irtetea, beste ingurune bat ezagutzeko aukera izatea, eta hare garratzitsuagoak diren osasun azterketak egitea eta elikadura osasuntsua jasotzea.
Izen ematea zabalik
Programan interesa duen edonork eman dezake izena, Hernaniko Lankidetza sailan eta 943 33 70 17 eta 943 33 68 02 telefonora deituta.