Atzo bukatu zen Gipuzkoako batel liga, eta hernaniarrak gustora egoteko moduan dira, bigarren postua lortu baitute, nagusien mailan. Gainerakoan ere emaitzak txukunak izan dira, eta arduradunak oso pozik daudela azaldu diote Kronikari. Liga bukatuta, hurrengo hitzordua bi aste barru dute, apirilaren 10ean, Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen proban.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!