Badminton eta ping-pong txapelketak apirilean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 28a, 01:00

Aste Santuko oporrak direla eta, Gazte Txokoa itxita izango da apirilaren 1etik 5era, hau da, ostegunetik astelehenera.

Hernaniko gaztetxoentzako ekitaldi ugari antolatu ditu Gazte Txokoak apirilean. Jakinarazi dutenez, hilabeteko aurreneko bost egunetan itxita izango da Aste Santua dela eta. Ondoren, oporretatik bueltan, antolatu dituzte, besteak beste, txapelketak, tailerrak eta irteerak.


Ikastaroa eta txapelketak bigarren astean
Aste Santuko oporren bueltan pegatinak egiteko aukera izango dute Gazte Txokora hurbiltzen diren gazteek. Apirilaren 7-8an izango dute irudimena praktikan jartzeko aukera. Segidan, 9tik 11rako asteburuan, badminton eta ping-pong txapelketak izango dira. Eta horrez gain, herrian zehar izango den altxor bilketan ere parte hartzeko aukera izango dute herriko gaztetxoek.

Beste hainbat ekintza hilabete osoan zehar
Aipatutakoaz gain, hilabetean zehar ere izango dira beste hainbat ekintza. Eskulanei dagokienez, margotzeko tailerra antolatu dute apirilaren 14an eta 15ean, eta argazki albuma egiteko tailerra apirilaren 21, 22, 28 eta 29an. Gazte Txokoko arduradunek jakinarazitakoaren arabera, ikasturte honetan arrakasta haundia ari dira izaten antolatuko eskulan eta tailerrak. Azkenik, eta irteerei dagokienez, apirilaren 17an hondartzara joango dira futbolean jolastera. Eta hilaren 24an mini golfean ibiliko dira, beraz, gazteek duten punteria era­kusteko aukera izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!