Gaur esango dute Ereñotzuko bizilagunek, auzo udala nahi duten

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 28a, 01:00

Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte bozkatu ahal izango dute auzotarrek Ereñotzuko kultur etxean eta galdera bakarra izango dute: Ereñotzuko auzo udala sortzearen alde zaude? Arratsaldean jakingo da zein izan den galdeketaren emaitza.

Auzo udal bihurtzearen inguruan bere iritzia emateko aukera izango dute gaur Ereñotzuko biztanleek. Gal­de­ra bakarra izango dute erre­ferendumean: Ere­ño­tzu­ko­ auzo udala sortzearen al­de zau­de? Galdeketa ez da loteslea izan­go baina pisu haundia i­zan de­zake Gipuz­koako Di­pu­tazioak hartu behar duen azken erabakian. Galdeketa hau, orain dela bost urte hasitako prozesuaren fruitua da. Olak auzo elkarteak hartu zuen orduan prozesu honi forma emateko ardura eta Hernaniko Udalak auzo udalaren prozedura aho batez onartu ondoren galdeketa antolatu ahal izan dute. Galdeketaren emaitzarekin Diputaziora bidaliko duten txos­tena osatuko dute eta hau­ek erabakiko dute azke­ne­­an Ereñotzuri auzo udal statusa eman ala ez.


Bozkatzeko lekua: Ereñotzuko Kultur Etxea
Lastaola, Epele, Fagollaga, Ereñotzu, Latxe, Ugaldetxo eta Pagoagak osatuko dute Ereñotzuko auzo udala eta bertako biztanleak dira gaur bozkatzera deituak daudenak. Bozkatu behar dutenek bi baldintza bete beharko dituzte. Batetik, 2010eko mar­txoaren 1a baino lehen Ereño­tzun erroldatua egotea, eta bestetik 16 urte beteak izatea. Bi baldintza horiek be­tetze­n dituztenak goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara bere botoa emateko aukera izango dute Ereñotzuko kultur etxean. Bozkatzeko paperak bertan egongo dira eta arratsaldean bertan jakingo da zein izan den galdeketaren emaitza. Ereñotzuko Olak auzo elkartearen iritziz galdeketa honek garrantzia haundia i­zan­go du. Alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldun­di­a­ren azken erabakian izan de­zakeen pisuagatik, eta bestetik, emaitza honek berretsiko lukeelako Ereñotzuko auzo­ta­­rrek auzo udala sortzeko du­ten borondatea eta azken urteetan egindako lana. Horregatik, Olak elkartetik parte hartzeko deia luzatu diete Ereñotzuko herritarrei eta hori sustatzeko hamaiketakoa eta merienda antolatu dituzte jendea bozkatzera joan dadin.


Diputazioaren erantzunaren zain
Galdeketa pasa ondoren, ereñotzuarrek oraindik pixkatxo bat itxaron beharko dute Diputazioaren erantzuna ezagutzeko. Olak elkartearen esanetan ez diete zehaztu zen­­bat denboran hartu dezakeen Diputazioak auzo udalaren inguruko erabakia bai­na sei hilabeteko epea aurreikusten du­te gutxi gora behera. Gi­puzkoan lehenengo ka­sua izango da Ereñotzurena e­ta Diputazioan gai hau ondo aztertu nahian dabiltza etorkizunean iritsi daitezkeen bes­te eskaerei aurre egiteko. Olak elkartearen iritziz, 2011ko udal hauteskundeetan auzo udala sortzea litzateke egokiena. Horrela, hau­tes­kunde horietan Herna­niko Udaleko hauteskun­­dee­kin ba­­­tera aukeratuko litza­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­teke au­­zoko alkatea. Hau­teskun­­­deak baino lehenago auzo udala sortu beharko balitz, Dipu­­tazioak aukera­tuko luke auzoko junta, aipatutako hau­­tes­kundeak iritsi bitartean. Ereñotzu auzo udal bihurtuta ere Hernani izaten jarraituko luke, izan ere, prozesu ho­nek zenbait eskumen jar­tze­n dituelako bakarrik ere­ño­tzuarren eskuetan. Esku­men­ horiei esker, Olak auzo elkartearen esanetan, ereño­tzuko auzoaren biziberritzea lortuko litzateke eta bertako bi­­zilagunentzako zerbitzu pu­­bli­­koak gerturatuko dira auzotik bertatik egindako zuzeneko kudeaketaren b­i­tar­­tez. Beraz, nahiz eta gaurko galdeketa loteslea ez izan, egun garrantzitsua izango da gaurkoa ereñotzuarrentzat. Honen ondoren, Diputa­zioa­ren eran­tzu­naren zain ge­­ratu beharko dute auzotarrak Ere­ño­tzu auzo udal bihurtuta ikusteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!