Alebin mailan, Gipuzkoako atletismo txapelketa jokatuko da gaur goizean, Sagastialden. Bertan izango dira eskualdeetatik sailkatutako atleta onenak, eta elkarrekin neurtuko dituzte indarrak 3 probetan: Pisu jaurtiketa (mutilek 3 kg, neskek 2 kg), 60 metro korrika, eta luzera jauzia. Txapelketa Sagastialdeko atletismo pistan jokatuko da, gaur goizeko 10:30etatik aurrera. CD Hernanik antolatu du txapelketa, atletismo federazioaren ordezkari gisa.
Erreleboetan txapeldun
Anoetan lehengo astean jokatutako probetan, Hernaniko mutil kadeteek irabazi egin zuten, erreleboetan (Eleta, Murua, Mazon eta Peciña). Pisu jaurtiketan bigarren izan zen Pavón, alebinetan. Brontzea lortu zuten Eletak 60 metroan eta Sanzek luzera jauzian. Eta laugarren izan ziren, López de Arrieta luzera jauzian, eta Imaz pisu jaurtiketan.