Adiskide, txapeldun ‘Berria’

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 28a, 01:00

Galdakaoko Adiskide taldeak irabazi du Berria txapelketa, atzo Aurrera Saiaz taldearen kontra bi partidu irabazi eta bat galduta.

Adiskide txapeldun; biz­kai­tarrak txapeldun. Galdakaoko taldeak ez du hutsik egin, eta Berria txapelketa irabazi du, atzo Aurrera Saiaz bi aldiz mendean hartuta. Bidegoian­goek jubenilen partiduan gal­du zuten, ezustean. Berria txapelketa da afi­zio­natu mailako txapelketa­rik onenetakoa, elkarteen ar­tean jokatzen dena. Txapel­ke­ta aspaldi hasi zen, eta atzo jokatu zen finala Her­na­nin, bi talde onenen artean.

Jubenilen partidua klabea
Parekotasun haundia zen bi taldeen artean. Kadeteetan bizkaitarrek irabazi zuten, 22-6, espero bezala. Jube­ni­le­tan, gipuzkoarrek irabaztea es­pe­ro zen, Euskal Herriko txa­peldunak direlako, baina bizkaitarrek irabazi zieten, 22-14. Hirugarren partiduan, se­nio­rre­tan, ez zegoen asko jo­koan, eta gipuzkoarrek ira­bazi zuten, 17-22. Maila bi­kai­na, eta talderik onena, Adis­kide, txapeldun Berria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!