Harrobia fuerte dagoenean...

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 28a, 01:00

Gustora egongo dira Landaren. Kadeteek Euskal Liga irabazi zuten atzo, eta nagusiek Ohorezko B mailako lidertza ia segurtatua utzi. Horiei jubenilen garaipena erantsi behar zaie.

Harrobia landuz gero, zer­bait jaso egiten dela. Lan­daren iritsi da emaitzak ja­so­tzeko ordua, eta denak batera iristen ari direla ematen du. Lehengo astean jubenilek Euskal Liga irabazi zuten, eta atzo kadeteek gauza bera egin zuten, Getxoren kontra. Lehendabiziko zatian irabazi zuten partidua. Oso ondo jokatu zuten, baloia eskura mugitu zuten, eta entsaioa egiten asmatu egin zuten. Bi entsaio izan ziren (Leonet eta Collado), eta transformazio bat eta zigor golpe bat (biak Becerrak). Bigarren za­tian larrixeago ibili ziren, Ge­txok estutu egin zuelako, bai­na ez nahikoa her­nani hausteko. Jubenilek zein kadeteek Espainiako Txapelketa jo­ka­tuko dute orain.

‘Ohorezko’ lidertza
Ohorezko B mailan partidu ba­karra falta da denboraldia bukatzeko eta Hernani lider dijoa. Atzo 19-25 irabazi zu­ten hernaniarrek Eibarren kontra; bonusa lortu zuten, eta orain bigarrena bost pun­tura dute. Barcelona dijoa bi­ga­rren eta gaur partidu zaila du hirugarrenaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!