Lur Korta izango da datorren asteartean, udal liburutegian. Ipuinak kontatzera etorriko da Korta, eta bi adinentzako ariko da: 3-4 urtekoentzat 17:30etan; eta 5-7 urtekoentzat 18:00etan. Hernaniko Udalak antolatzen du ipuin kontaketa, Eusko Jaurlaritzak lagunduta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!