Epelerrekak arnas gehiago du atzotik.

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 28a, 01:00

Zuhaitz Eguna ospatu zuten atzo Hernanin, 37garren aldiz. Aurten Epelerrekako bazterrak biziberritu dituzte haur zein helduek, eta aitzakia ederra izan dute egun pasa egin, eta hamaiketakoa janaz gozatzeko. Haurrak autobusean, eta helduak oinez; guztira, 100 lagunetik gora izan ziren atzo lizarrak, haltzak eta haritzak Epelerrekan landa­tzen. Joxe Legarreta zenaren omenez egiten den egun honetan, ez zuten eguraldiarekin zorte onik izan, eta nahi baino denbora gu­txiago izan zuten lanerako. Dena dela, lehendik ere ez da paraje makala Epelerrekakoa, eta atzoz gero, arnas gehixeago izango du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!