Sei musika obra, bandaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 28a, 01:00

Udal Musika Bandak joko du gaur 13:00etan Arkupeetan. Milagrosan berriz, Musika Modernoa izango da, 19:00etatik aurrera, Musika Eskolako ikasle ohien eskutik eta urteurrenaren barruan.

Musika kontzertuak izango dira gaur Hernanin. Udal Musika Bandak kontzertua emango du, 13:00etan udale­txeko Arkupeetan. Bertan sei obra interpretatuko dituzte, Cipri Otxandorena zuzendariaren eskutik: Carriqui, Caba­llería Ligera, When Kings Go Forth, St. Luis blues, Batman eta Tomas Rekondo.

Musika Modernoa,Milagrosan
Arratsaldeko 19:00etan, be­rriz, Milagrosan, Musika Es­ko­laren 25. urteurrena os­pa­tzeko kontzertua izango da. Musika Modernoa eskainiko dute, Musika Eskolako ikasleek eta ikasle ohiek: Mayi Liza­rraga, Satxa So­ria­zu, Javier Morcillo, Judith Mon­tero, Itsaso Pacheco, Jor­ge Pacheco, Roberto Pache­co eta Iñaki Es­tra­­da. Horiek izango dira protagonista.

Atzo Musika Klasikoa
Atzo ere, urteurreneko kon­tzertua izan zen Milagrosan, Musika Klasikoa hain zuzen ere. Marta Zuñiga, Maite Ulazia eta Xabier Aizpurua izan ziren kontzertua eskaini zutenak; horiek ere ikasle ohiak. Ikusmin polita piztu zuen kontzertuak eta Mila­gro­sako leku guztiak bete zituzten ikus-entzuleek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!