«Udaberri lainotsua izango dugu, euria egingo du, baina ez gehiegi»

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 28a, 01:00

Joxe Ramon Apaolaza eguraldi gizon hernaniarraren iragarpenaren arabera, udaberria epela izango da eta nahiko lainotsua.

«Udaberri epela, lainotsua eta euri gehiegi botako ez duena. Euri kantitate normala botako du». Joxe Ramon Apa­olazaren hitzak dira, epe luzeko eguraldi iragar­penak egiteko gai den eguraldi gizon hernaniarrarenak. Negu nahiko arraroa izan da oraintxe bukatutakoa eta egindako iragarpen gehienak asmatu ondoren, Apaolazak udaberriko iragarpena egin du Kronikarentzat.

Aste Santu nahasia
Apirilaren hasieran eguraldi nahiko gora-beheratsua izango dugu. Indartsuegiak izango ez diren bi frente pasako dira apirilaren lehenengo 10 egunetan eta eguzkia eta euria tartekatuko dira Aste Santuko oporretan. Kanpora joateko aukera du­tenek, berriz, eguraldi ho­bea aurkituko dute oporraldi honetan ziur aski. Apirilaren 10etik 15era, gutxi gora behera, eguraldiak okerrera egingo du nabarmen Apaolazaren e­sa­netan. Ipar joera hartuko du ha­izeak eta borraska batek ze­har­katuko ditu Kantauri Itsa­so­tik Medi­terraneora bitartean dauden lurraldeak. Honek, ten­pe­raturak jaitsiarazi eta pre­zipitazioak ekarriko ditu. Zen­bait lekutan elurra ere bo­tako du Joxe Ramon Apao­la­za­ren iragarpenaren arabera. Se­guraski, 600-800 metrotik go­ra dauden eremuetan ikusiko dute berriro ere elurra. Hilaren 15etik 18ra tregua txi­ki bat izango dugu baina 18tik aurrera euria gogoz botako du berriz ere. Haizearen no­ra­bidearen aldaketa bat-batekoa izango da eta kostaldean haizete haundiak izango dira.

Maiatza, hilabete euritsua
Maiatza hasieran eguraldi eu­ritsua izango dugu, eta euri asko botako du gainera e­gun horietan. Maiatzaren erdi­aldetik aurrera, berriz, egu­raldi­ak udako joera hartuko du: hego haizea eta tenperatura altuak. Mai­atzaren 28tik aurrera ekai­tz nahiko in­dar­tsuak ikusiko ditugu.

San Joan eguzkitsuak
Ekainean ere ekaitzak nagusituko dira hilabetearen hasieran eta bukaeran. Bereziki indar­tsuak izango dira 2tik 10era eta 27tik aurrerakoak. Ekain erdian, maia­tze­an be­zala, eguraldi eguz­­­kitsua nagusituko da. Joxe Ramon Apao­lazaren iragarpenaren arabera, beraz, San Joanak eguraldi eguzki­tsuarekin hasiko ditugu eta agian bukaera aldera euria ikusi dugu. Informazio gehiago http://jakindamet.blogspot.com blogean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!