Bihar ospatuko dute Sagardo Eguna Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 27a, 01:00

Herriko sagardoa eta Iratiko gazta probatu ahalko dira Chillida Lekuko Sagardo Egunean. Musika eta dantza ikuskizunak ere izango dira.

Bihar eguerdian ospatuko da Chillida Lekun aurtengo sagardo eguna. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da eta urtero bezala ez dira fal­tako Hernaniko sagardoa eta Iratiko gazta. Txalapartariek, trikitilariek eta dantzariek girotuko dute jaia.

Eduardo Chillida-Pilar Belzunce fundazioak eta Hernaniko udalaren arteko hitzarmenari esker, hernaniarrek aukera izan dute aste honetan sarrerak erdi prezioan hartzeko. Gaur ere erosi ahal izango dituzte Biteri Kultur etxean, 4.25 euroko prezioan, eguerdiko 13:00k arte. Museoan egunean bertan erosiz gero, 8.5 euro ordaindu beharko dira. Sarreran banatuko dira eguneko oroigarri diren sagardo basoak 18 urtetik gora dituzten guztiei.

Chillida Leku museoak keinua egiten dio Hernaniko lehen jarduera ekonomikoari ekitaldi honen bidez, eta urtez urte jende gehiago animatzen da sagardoaren inguruko festa honetara. Sagardo eguna Eduardo Chilli­da­–Pilar Belzunce Funda­zioak Herna­niko Udalarekin duen Hitzar­meneko 2010eko kultura jardueren abiapuntua izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!