Trap amerikar estiloko tiraldia izango da gaur goizean Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 27a, 01:00

TIRALDIA izango da gaur Santa Barbaran, Trap amerikar estilokoa. Ehiza lizentzia duten guztiek har dezakete parte, eta horretarako, Santa Barbaran bertan eman behar dute izena. Izena emateko aukera goizeko 11:30ak arte izango da, eta txapleketa ordubete lehenago hasiko da, hau da, goizeko 10:30etan. Tiraldean, parte hartzaile bakoitzak naranja koloreko 15 plater izango ditu bota­tzeko, eta handicap-a lau distantziatara izango da: 15, 16, 17 eta 18 metro.

Hamabi sari Sariei dagokienez, aurreneko 12entzat izango dira. Aurrenekoarentzat paleta eta ardo botila, bigarrengoarentzat paleta eta gainontzeko hamarrentzat oparia. Tiraldia zuzenduko du Oskar Redondok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!