Bi partidu erabakigarri gaur, kadete eta senior mailan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 27a, 01:00

Seniorrek azkenaurreko partidua dute Eibarren kontra, eta kadeteek Euskal Ligako azkena, Getxoren aurka.

Denboraldi hasieran jarritako helburuak betetzeko, ezinbestekoa dute bi errugbi taldeek gaur irabaztea: seniorrek eta kadeteek.

Senior taldeak
azkenaurreneko partidua du

Senior taldeak denboraldiko azkenaurreko paritudua jokatuko du gaur Eibarren kontra. Denboraldi osoan au­rreneko postuan izan dira, eta gaurkoan, mantendu nahi badute, ezinbestekoa dute ira­baztea. Partidua Eibarren jokatuko da, arratsaldeko 18:00­etatik aurrera. Itxura ba­tean, ez da partidu zaila izango hernaniarrentzat, Eibargo taldea nahiko ahul baitabil aurtengo denboraldian.
Bi partidu geratzen dira denboraldia amaitzeko, eta Hernani eta Bartzelona berdinduta daude puntutara; biek 45 dituzte. Hernanik etxean jokatuko du azkena, datorren astean, Getxoren kontra.

Kadeteak Getxoren kontra Zarautzen
Kadeteek Euskal Ligako az­ken partidua izango dute gaur Zarautzen, Getxoren kontra, 11:00etan hasita.
Gaurko partidua irabaziz gero, hernaniarrak Espai­nia­ko txapelketa jokatzeko sailkatuko dira. Rafa Larretxeak adierazitakoaren arabera, badute irabazteko esperan­tza, nahiz eta elkarren kontra jokatu dutenetan oso maila berdintsua erakutsi duten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!