Egun seinalatua da gaurkoa afizionatu mailako pelotari eta zaletuentzat. Txapelketa garrantzitsuenetako finala jokatuko da Hernanin, Berria Txapelketako 7 ediziokoa. Aurrez aurre izango dira Tolosako Aurrera Saiaz taldea eta eta Galdakaoko Adiskide taldea.
Aurrera Saiazek hiru kanporaketa jokatuko ditu finalera iritsi aurretik, eta hiruak irabazi zituen: Bergararen kontra 2-1, Zazpi Iturriren kontra 2-1, eta Leitzaren kontra 2-1.
Adiskide taldeak ere partidu berdinak jokatuko ditu finalera iristeko, eta emaitzak ondorengoak izan dira: Oberenaren kontra 3-0, Ilunperen kontra 2-1 eta Gaztelekuren kontra 2-0.
Kadete mailan bizkaitarrak dira faborito
Finalean hiru partidu jokatuko dira, kadete, jubenil eta senior mailakoak. Kadetetan Labaka eta Elustondok jokatuko dute Elezkano II eta Hernandezen kontra.
Elezkano erabat nagusi da kategoria honetan, eta Hernandez atzelariak ondo eutsi die partiduei orain artean, beraz, bizkaitarrak dira faborito.
Jubeniletan gipuzkoarrak irabaztea espero
Jubenil mailan Urbieta II-Zinkunegik jokatuko dute Legorburu eta Galarzaren kontra.
Maila honetan Gipuzkoakoak dira faborito, egungo Euskal Herriko txapeldunak baitira. Legorburuk eta Galartzak ere ez dute maila makala erakutsi, eta kategoriako bikote onenetakoak dira, baina lan asko egin beharko dute Aurrera Saiazi irabazteko.
Azken partidua izango da ziurrenik erabakiorra
Finaleko partidu garrantzitsuenean, seniorrenean, jokatuko dute Renobales eta Galarragak Elezkano eta Ajuriaren kontra. Azneko partidua izango da, eta ziurrenik, bertan jakingo da zein den aurtengo Berria txapelketako irabazlea.
Partidu oso berdindua izatea espero da. Renobales eta Galarraga mailako bikoterik sendoenetariko dira, baina Elezkano eta Ajuria Euskal Herriko txapeldunak dira. Partiduko klabea izan leike Renobalesek Galarragaren pelotakadei eustea.