Aste Santuko deialdia egin du Hernaniko eliz barrutiak. Bihar hasi eta Pazko Igandera arte, ia egunero izango dira deialdiak. Bihar, Erramu bedeinkapena dute, Agustinetan goizeko 09:00etan; Ereñotzuko San Antonio parrokian, goizeko 10:00etan; Floridako San Jose Langilea parrokian, goizeko 11:00etan; eta Hernaniko San Joan Bataiatzailea parrokian (katekesi eguna), eguerdiko 12:00etan. Hurrengo egunetako deialdiak Kronikak argitaratuko ditu aurrerago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!