Hitzaldia gaur, ‘Hondakinen Atez Ateko bilketatik Zero Zaborreruntz’

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 27a, 01:00

Nazioarteko jardunaldiak egiten ari dira asteburuan Hernanin, Urnietan, Oiartzunen eta Usurbilen, hondakinak kudeatzeari buruz. Atez Ateko hondakin bilketa, Zero Zaborrerako bidean da jardunaldien lema, eta bi ekitaldi egingo dira Hernanin. Bat atzo izan zen, Sandiusterrin hitz egin zuen Ignasi Puig katalanak. Bestea gaur izango da Sandiusterrin. Hitzaldia eta mahaingurua izango da, Hondakinen Atez Ateko bilketatik Zero Zaborreruntz izenekoa, eta bertan izango dira: Assumpta Boba Caballé, Roberto Cavallo, Rossano Ercolini eta Josep maria Tost. Sandiusterrin, goizeko 09:30etatik 13:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!