amher-sos Arrazakeria elkarte multikulturalak hitzaldi-eztabaida antolatu du gaur. Sinesmen erlijiosoak, laikotasuna eta ezberdintasunean elkarbizitza izango dira landuko dituzten gaiak, besteak beste.
Bertan, izen haundiko hiru hizlari izango dira: Miguel Gonzalez Martin Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio teknikaria, Maya Amrane Bitartekari interkulturala eta Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako bozeramailea.
Antolatzaileek gonbitea luzatu diete herritarrei parte hartzeko eta bertaratzeko, «gaiak duen garrantzi soziala ikusita, eta baita hizlarien kalitatea ere kontuan hartuta».
Hitzaldi-eztabaida Biterin izango da gaur, arratsaldeko 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!