«Ibaiertz osasuntsuak nahi ditugulako, landatu ezazu gurekin!»

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 27a, 01:00

Iritsi da Zuhaitz Eguna;  natur-zaleentzat urteroko egun seinalatua. Aurten XXXVII. edizioa du Zu­haitz Egunak, eta Joxe Le­ga­rreta zenaren omenez egingo da, azken urteetan bezala. Aurten lizarrak, al­tzak eta haritzak landatuko dituzte, eta heldu nahiz haur, denak batera ariko dira.
Hernaniko Udalak, Men­­diriz Mendik eta Aran­zadik antolatu dute.

«Gogoa eta oinetako egokiak»
Zuhaitz Egunera joango di­renek gogoa eta oinetako egokiak behar dituzte. Hori da Hernaniko Udalak bidali dien mezua. «Zuhaitzak zu­re zain egongo dira, eta es­katzen dizugun bakarra da, gogoa eta, oinetako egokiak. Goiz ederra pasako dugu».
Haurrak autobusean dijoaz Epelerrekara, goizeko 09:30etan abiatuta, Urbieta kaletik. Autobusak Irubiden utzi eta handik oinez joango dira Epele­rre­kara; gero La­rre-Gainen hamaiketa­koa egin eta Ereñotzun autobusa dute 13:00etan, bueltatzeko.
Helduak oinez joango di­ra, goizeko 08:00etan abia­tuta, Gudarien plaza­tik. Epe­lerrekara bidea egingo dute, Karabel, Orkolaga ba­serria eta Goiko Añuatik barrena. Buelta autobusean, Ereñotzutik, 13:00ean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!