hamaikabat eta EAJ-PNV alderdiek jakinarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzako Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak zalantzan jarri du Hernaniko Udalaren Hiri Hondakinak Bildu eta Tratatzeko Ordenantza berria, eta informazio osagarria emateko eskatu du 20 eguneko epean. «Erabaki horrek H1! eta EAJren salaketekin bat egiten du, uste dugulako ordenantza ilegala dela eta hernaniarren eskubideak urratzen dituela», azaldu dute bi alderdiek. Eta gaineratu dute: «ANV eta Ezker Batuak hartu duten bide errepresiboak erakusten du denerako prest dauden alderdi batzuen zentzugabekeria».
H1! eta EAJk uste dute Eusko Jaurlaritzaren eskaerak exijitzen duela Atez Atekoa erregulatzen duen ordenantza berehala kentzea. «Izan ere, tipikotasunari eragiten dio (santzionagarriak izan daitezkeen ekintza minberak), santzioei (santzioak ezin dira 3.000 eurotik gorakoak izan, eta ordenantzak 30.050 eurokoak ezartzen ditu) edota zaborra biltzen duten langileen aginte ahalmenari».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!