Etxeberriko Oriamendi Kooperatiba auzo elkarteak jakinarazi du, otsailaren 21ean, zaborrak biltzeko sistema berria jartzeari buruz aritu zirela batzar orokorrean eta gaia eztabaidatu ondoren, bozketa egin zutela. Emaitzak honakoak izan ziren: Atez Atekoaren aldeko botoak, bildutakoen %1,86; aurkako botoak, bildutakoen %92,52; eta abstentzioa %4,67. Hori horrela, honakoa adierazi dute: «Argi eta garbi ikusten da zein den gehiengo zabalaren nahia, baita Udalaren egitasmoak bizilagunengan sortu duen
ezinegona ere».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!