Ikastetxe publikoetako jangeletako langileek 15. greba eguna izan zuten atzo eta LABek azaldu zuenez, azken greba eguna izan zen. Izan ere, gaurtik aurrera, negoziaketak hasiko dituzte Patronalarekin. Sindikatuak argitutakoaren arabera, Patronalak konpromezua hartu du idatziz, astean bitan biltzekoa eta negoziatzekoa konbenioa sinatu artean. Grebaren helburua negoziaketa lortzea zela eta behin hori lortuta, grebarik ez dela izango gaineratu du LABek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!