«Kataluinian lortu dugu, Atez Atekoaren alde alderdi politiko asko egotea»

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 26a, 01:00

Hitzaldia emango du gaur Ignasi Puig ingeniari katalanak, hondakinak kudeatzen adituak, eta Atez Atekoa bultzatzeko Kataluiniako herrien elkarteko kideak. Hitzaldia, Biterin, gaur, 19:30etan.

Atez Atekoari buruzko hi­tzal­­diak eta mahainguruak izango dira gaur eta bihar Hernanin, eta bertan izango dira, Atez Ateko sistema martxan dagoen herrietako bost ordezkari: katalanak eta italiarrak. Ignasi Puig da horietako bat, eta gaur, San­dius­te­rrin hitz egingo du, 19:30­etan. Kronikak hitz ba-tzuk kendu dizkio.
Ignasi Puig katalana da, ingeniaria, eta ENT Envi­ron­ment enpresan lan egiten du; ingurumen aholkulari lanetan aritzen da. Besteak beste, Atez Ateko sistema daukaten herriei laguntzen die, sistema jartzeko azterketak egiten, eta aholkulari gisara.

Kataluinian,
2000 urtetik martxan

Puig-ek ondo ezagutzen du Atez Ateko sistema nondik eta nola hasi ziren jartzen Kataluinian. «Tiana, Tona eta Riudecanyes herriak hasi ziren sistema hau martxan jartzen, Italian oinarrituta. Geroztik herri askok eta askok erabaki dute Atez Atekoa egitea, eta gaur egun 98 herri ari dira horretan; Baleareetan ere indar haundia hartzen ari da».
Emaitzak egun batetik besterakoak direla dio Puigek. «Birziklatzen den kopurua, berehala pasatzen da %10-30etik, %60-80era. Emaitza onak ziurtatuta dau­de».
Vilassar de Mar-eko ka­sua­gatik galdera eginda, Puigek dio, arazoa polarizatu egin zela, baina sistema mar­txan egon zenean ondo fun­tzionatu zuela. «Hasi zenean, Kataluiniako herririk haundiena zen Atez Atekoa egin zuena; dentsitate altuko herria zen, eta horrek zailtzen ditu gauzak. Baina sistemak funtzionatu zuen martxan egon zenean, eta gaur egun Vilassar adinako herriak ondo ari dira Atez Atekoan».

Udaletxeek bi betebehar
Puigen esanetan, Kataluinian bi betebehar dituzte Udalek, legez jarriak, Atez Atekoari aurrerako bultzada eman diotenak. «Batetik, 1999tik organikoa bereiztea beharrezkoa da, eta horrek behartu ditu Udalak sistema aldatzera: 
5. kontenedorea jartzera edo Atez Atekoa jartzera».
«Bes­tetik, inpuesto bat ba­da, Udalek ordaintzen dutena, zabortegira eramaten du­ten tona bakoitzagatik, edo erraustegira era­maten du­tenagatik; eta modu berean, diru-kopuru bat jasotzen dute birziklatzen du­ten ko­puruaren arabera. Beraz, kontuak ateraz ge­ro, zenbat eta gehiago birziklatu, orduan eta hobeto ateratzen da».

Errefusarekin zer?
Asko eztabaidatzen den puntua da errefusarena, eta Puigi horren galdera eginda, dio, Kataluinian errefusarekin bi gauzak egiten direla: batzuk erraustegira eraman (%25), eta besteak zabortegira (%75). Konpaktatu eta bildu egiten dira errefusak zabortegira botatzerako.

Erraustegiak bi arazo
Puigen iritziz, erraustegiak ez dira beharrezkoak, eta bi arazo nagusi dituzte, «batetik kaltegarriak direla osasunarentzat; baina bestetik, ez duela laguntzen gero eta gehiago birziklatu dadin. Erraustegiak erregaia behar du, eta zenbat eta gehiago birziklatu, orduan eta erregai gutxiago dauka; energetikoki ruina bat da».

«Kontsentsu politikoa
haundia da»

Atez Atekoaren aldeko kon­tsentsu politikoa haundia da Kataluinian, Puigek dioenez. «Atez Atekoa egiten ari dira Udaletxeak, kolore politiko guztietakoak. Atez Atekoaren aldeko herrien elkartean ere, kolore politiko guztietako po­litikoak dauzkagu».
Hernaniarrei zein mezu emango liekeen galdetuta, Puigek honakoa dio, «hernaniarrei esan nahi diet, interes haundiz jarraitzen ari garela Kataluinian hemen zer gerta­tzen den. Ez da Hernaniko kontua bakarrik; garrantzi­tsua da hau Zero Zabor mugimendu guztiarentzat».

Hitzaldiak bihar ere
Bihar hitzaldiak eta mahaingurua izango dira Sandius­te­rrin, 09:30etatik 13:30etara Hiz­lariak: Assunpta Boba, Rober­to Cavallo, Ro­ssano Ercolini eta Josep Maria Tost.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!