Sinismen erlijiosoak, elkarbizitza... hizketagai

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 25a, 01:00

Izen haundiko hiru hizlarik hitzaldia emango dute datorren larunbatean Biterin. Amher taldeak antolatu du hitzaldia, eta gaia honakoa da, Sinismen erlijiosoak, laikotasuna, ezberdintasunean elkarbizitzea...

Sos arrazakeriako
bozeramailea bertan

Hiru hizlariak dira izen haundikoak. Bertan izango dira: Miguel Gonzalez Mar­tin, Eusko Jaurlaritzako In­mi­grazio teknikaria; Maya Amrane, bitartekari interkulturala (musulmana); Agustin Unzurrunzaga, SOS Arraza­ke­riako bozeramailea.
Antolatzaileek jendeari dei egin diete bertara azaltzeko, «Gaiak duen garrantzi soziala ikusita, eta hizlarien kalitatea kontuan hartuta. Gonbitea luzatzen diegu hernaniar guztiei, eta ingurukoei. Bertan ikusiko dugu elkar!».
Elkarlanean antolatu dute hitzaldi-eztabaida AMHER Her­naniko talde multikulturalak, eta SOS Arrazakeriak. Larunbatean, 17:00etan. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!