«Absoluzioak indar gehiago eman digu geratzen zaigun urte betean lanean jarraitzeko»

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 25a, 01:00

Marian Beitialarrangoitiak jarraitu egingo du Alkate karguan, agintaldia bukatzeko geratzen den urtebetean. Auzitegi Gorenak Beitiala­rran­goitia errugabea dela erabaki zuen joan den astean, eta sententzia hori eskutan zutela, Gobernu Taldeko zinegotziek agerraldia egin zuten atzo, Udaletxean.
Gobernu Taldeak eskerrak eman zizkien atzo herritarrei, eta babesa azaldu dien guztiei, eta adierazi zuen, sententziak indar haundiagoa eman diela lanerako.   

Herriaren babesa bidelagun

2008an hasi zen Beitialarran­goi­tiaren aurkako auzia. Bei­tialarrangoitiak Iru­ñean egin­­dako adierazpenak delitu zi­relakoan auziperatu egin zu­ten; gero epai bat eta besteren ondoren, azkeneko epaia Au­zitegi Gorenak eman zuen, Al­katea errugabe jotzen duena.
Atzoko agerraldian, Go­ber­­nu Taldeak eskerrak eman zizkien auziak iraun duen denboran babesa emandako guztiei. «Eskerrak herritarrei, beti ondoan izan ditugu, berotasuna eta animoak emanez. Botu bidezko babesak eraman zuen Marian alkatetzara, eta babes hori bera da hilabete zail hauetan bidelagun izan duguna. Herritarrei eta kanpotik elkartasuna eta laguntasuna adierazi diguten guztiei, lotsarik gabe esaten diegu: Maite Zaituztegu!!!».

«Erronka garrantzitsuak ditugu zain»
Gobernu Taldeak adierazi zuen, erronka garrantzitsuak dituela aurrean, eta lanean jarraituko dutela, «nahiz eta batzuk ahalegindu diren lan honetan jarritako indarra eta kemena xahutzen, zorionez ez dute lortu». Atez Ateko hondakin bilketa, etxebizitza parke publikoa, Ereñotzuko auzo udala, kultur gunea... dira besteak beste, Gobernu Taldearen erronka nagusiak.

«Jazarpen izugarria»
Hilabete hauetan «jazarpen izugarria» jasan dutela esan zuen Gobernu Taldeak. «Ja­zar­pen juridiko, politiko, eta mediatikoa. Auzitegi Nazio­naletik euskaldunok justiziarik ezin dugu espero, hori ez da aldatu epaiak epai, adierazpen aska­tasunari ezin zaio mugarik jarri, ezta maitasunari ere».   
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!