hamaikabat alderdiak Buruntzaldeko exekutiba aurkeztu zuen astelehenean Astigarragan. Bertan izan ziren, besteak beste, Hamaikabateko Gipuzkoako presidentea den Martin Beramendi, Buruntzaldeko koordinatzailea den Mikel Zabala eta Hernaniko zinegotzia den Iñaki Arratibel.
«Gertuko politika egitea
ezinbestekoa da»
Hamaikabat bailaraz bailara ari da bilerak egiten, eta helburu dute herritarrengana gerturatzea. Martin Beramendik adierazi zuen ezinbestekoa dela gertuko politaka egitea, pertsonei zuzendutakoa «partehartzea indartu nahi dugu, gure ustez, hori baita politika egiteko bidea. Gure politika errealista da, herriarengandik gertu uzten gaituena».
Horrez gain, gaineratu zuen Hamaikabatek sortu diren fronte eta muturretatik urrundu nahi duela: «herriaren gehiengo zabala ordezkatuko duen politika egin nahi dugu, Abertzaletasunaren parte gara eta hori sendotu nahi dugu».
Kontaktuan mantentzeko
bi bide
Prentsaurrean baita ere, azaldu zuten herritarrekin kontaktua izateko bi bide zeudela martxan: alde batetik Usurbilgo bloga, eta bestetik buruntzaldea@hamaikabat.com helbidea.